Hasiera

Gure Produktuak

Bi-Urkizu

ArgazkiUrkizuJuan Urkizu eta Amaia Irazusta senar-emazteak gara eta barazki biologikoak ekoizten ditugu.

Bestalde, 5 Kg-ko haragi-paketeak izaten ditugu, txekorraren zein zaldiaren haragiarekin. Gure baserriko animaliak dira.

Arrautzak ere geuk ekoizten ditugu.

Urkizu baserriko oilaskoak jateko ahogozagarri dira.

Funtsezkoa da beti oreka egokia mantentzea geure artean eta animalien, landareen eta lursailen artean. Kate horretan baten bat besteen artean gailentzen hasten bada, bertan izaten gara gu hori gerta ez dadin kontrolatzeko.

Plaga bat urarekin kontrola daiteke, horrela, plaga horren erreprodukzioa kontrolatuz. Horretarako, baratze eta negutegiak etengabe berrikusi behar dira.

Beste batzuetan, berriz, produkzio guztia galtzen da, baina, nahiago dugu produkzio hori zakarretara bota, zizare edo beste edozein plaga menderatzeko produktu kimikoren bat erabili baino.

Gure ekoizpen guztia ENEEK-ek kontrolatu eta egiaztatzen du. Gure erregistro zenbakia 1578 da.

 

Harremanetarako


aerogenerador